BIZKAIKO FORU ALDUNDIA ETA GUFE
Lan baldintzak hobetuko dituen negoziazioa eskatzeko lanuzteak
Langileek erosteko ahalmena berreskuratzea, lan baldintzak hobetzea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta GUFEren inposizioekin amaitzea eskatzen dute. Izan ere, oraindik ez dute benetako negoziazio prozesurik abiatu.
Bizkaiko Foru Aldundiko (BFA), GUFEko eta foru enpresetako langileek gaur deitutako hiru orduko lanuztearekin bat egin dute. Hilabeteak daramatzate benetako negoziazioa eskatzen, baina BFAk eta GUFEk beren erabakiak inposatzen jarraitzen dute, eta oraindik ez dute akordioa edo hitzarmena negoziatzeko berariazko mahairik ere deitu.
Aldarrikapen nagusien artean daude erosteko ahalmena berreskuratzea, euskararen defentsa eta normalizazioa, kontziliatzeko neurriak hobetzea, lanaldia murriztea, telelanerako akordio berri bat lortzea eta lan egutegia negoziazio bidez adostea.