Nafarroako Auzitegi Gorenak Cementos Portland zigortzen du bereizkeria sindikalarengatik

2015/03/13
Nafarroako Auzitegi Gorenak Cementos Portland zigortzen du bereizkeria sindikalarengatik
Dossierrean kaleratutako 8 langileetatik 6 ELAko afiliatuak ziren. Epaiak ziurtzat jotzen du ez zirela kaleratuak izan arrazoi ekonomiko edo organizatiboengatik, baizik eta bere esangura sindikalagatik. Argi uzten du, gainera, enpresa horretan ELAren ibilbidea errepresaliatzeko izan zela.

Bereziki larria da, Dossier honen koordinazioa eta sinaduraren atzean egungo UGTko Nafarroako idazkaria den Javier Lekumberri egotea, are eta gehiago Portlandek soldata ordaintzen jarraitzen dio eta.

Madrilen negoziatu zen Dosierrari ELAk ezezko borobila eman zion, nahiz eta UGT eta CCOOk azkenean sinatu zuten iraungitze Dossierra. Modu honetan haiek azken urteotan etekin izugarriak izan dituen multinazionalaren enplegu suntsiketaren politika ontzat ematen zuten.

Beste behin ere, aurreko sententziak zihoen bezala Gorenak fede ematen du oinarrizkoenak diren funtsezko eskubideak- askatasun sindikalarena kasu- urratzen dituen jarduerak izan direla. Haatik, CEN patronalari dei egiten dio isil egoteari utzi, publikoki bere konpromisoa agertu dezan eta lan egin bere bazkideen artean funtsezko eskubideak errespeta ditzaten.

Bestalde, epaiak aniztasun sindikala aitortzen du eta hainbat enpresak sindikalgintza erreibindikatzailearen aurkako jazarpena zigortzen du. Justiziak Cementos Portlandi esan dio denak ez duela balio eta, nahi eta ez, ELArako afiliazioa errespetatu behar duela.

Bestalde, bai sentzentzia honetan eta EREaren negoziazion egindako aktetan, agerian geratzen da Javier Lekunberri UGTko arduraduna izan zela, askatasun sindikalaren aurkako ERE hau, sinatzeaz eta koordinatzeaz arduratu zena. Gogoratu behar da oraindik  enpresa honek soldata ordaintzen diola. Bestalde ELAk salatu du 2013tik aurrera enpresak Komiteari ukatzen diola ordu sindikalen informazioa. Beraz ez dago modurik jatiko nondik jasotzen duen soldata Lekunberrik, ordu sindikalak ez badira ELAren sindikalgintzaren aurkako izandako jarrerarengatik izan litekeen argitzea eskatu diogu bai enpresari eta Lekunberri jaunari.

Azkenik, ELAk berretsi nahi du sindikalgintza autonomo eta erreibindikatzailearen egunerokotasuna, eta bide batez, Cementos Portlandeko berronartutako afiliatu eta gainontzeko militanteen konpromisoa. Hain zaila den egungo egoeran, militanteak dira, azken finean, makina enpresatan azken oztopoa eragozteko urte askotan lortutako lan baldintza duinekin bukatzea.