bizkaiko kontserbak

Eragin handiko bi orduko lanuztea Bermeon, prekaritatearen aurka

Eragin handiko bi orduko lanuztea Bermeon, prekaritatearen aurka
ELAk arrakastatsutzat jo du lanuztea eta mobilizazio gehiago iragarri ditu hitzarmenaren blokeoa amaitzen ez bada.

ELAk oso balorazio positiboa egin du gaur Bizkaiko kontserba sektoreko langileek Bermeon egindako bi orduko lanuzteaz, bai ekoizpenean izan duen eraginagatik bai mobilizazioan izandako parte-hartze handiagatik.

Sindikatuak azpimarratu du erantzun honek agerian uzten duela sektorean dagoen ezinegona, soldata baxuek eta lan baldintza prekarioek markatutako errealitatean, baita langileen determinazioa ere hitzarmen duin baten alde borrokatzeko.

ELAk nabarmendu du gaurkoa mobilizazio egutegi zabalago baten hasiera besterik ez dela, patronalari presioa handitzeko helburuarekin. Horrela, datorren astean Ondarroako eremuan beste lanuzte bat eta maiatzaren 21erako egun osoko greba deitu dituzte.

ELAk ohartarazi du aurrerapausorik ezean mobilizazioek jarraipena izango dutela, eta sektore feminizatu eta estrategiko baten lan baldintzak benetan duintzea ezinbestekoa dela azpimarratu du.