Bizkaiko Etxe Laguntzako lan hitzarmena salatu du ELAk
2014/03/24
ELAko ordezkariak Lan Harremanen Kontseiluaren atarian elkarretaratu dira gaur goizean Etxe Laguntzako lan hitzarmena salatzeko. Izan ere, ordu horretan elkartu dira CCOO sindikatua eta patronala hitzarmena adosteko.
ELAren esanetan azken proposamenak ez ditu jasotzen sindikatuek egindako aldarrikapenak. Aldiz, 2015. urtera bitartean soldatak izoztuta egongo dira eta lan erreforma oso-osorik aplikatu ahal izango dute enpresariek.