ELAk salatzen du Nafarroako Gobernuak langile publikoen 14. ordainsaria kenduko duela, nahitaez
ELA sindikatuak salatu du, gaurko Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean, Nafarroako Gobernuak iragarritako asmo irmoa -eta hainbat aldiz azpimarratuta-: 25.000 langile publikoen 14. ordainsaria behin betirako kentzea. Gobernuaren ordezkariek argitu dute “ordainsari hori ez dela inondik inora itzuliko”. Gainera, “Estatuko pentsio funtseen antzeko neurriren bat ikertuko dutela” esan dute, baina han ez dela “inolako bermerik”, gehitu dute, eta inongo kasuetan 2015 baino lehen. “Beste gauza da -Gobernuaren esanetan-, zein hilbatetetan ordaintzen diren datorren urteko udako eta Gaboneko ordainsariak”.
Horrek guztiak ELAk esandakoa baieztatzen du: langile publikoek haien urteko soldataren %7ko murrizketa jasango dute, etorkizunean berreskuratzeko inolako aukerarik gabe. Gainera, ELAk salatzen du Gobernuak Tokian Tokiko Administrazioan (Udaletxeetan eta abar) zein enpresa publikoetan (hitzarmen kolektiboak etenda geldituko dira) 14.ordainsaria kenduko duela, nahitaez.
25.000 langile nafarren soldataren aurkako eraso bortitza honen aurrean mobilizazioa baino beste biderik ez dagoela azpimarratzen du ELAk. Gauzak horrela, ELAk gainerako sindikatuak estutzen ditu neurri honen estaldura ez emateko, Mahai Orokorrean zein beste mahaietan ere ez. Azkenik, ELAk langile publikoak greba orokorrean parte hartzera animatzen ditu, murrizketa guztien aurkako jarrera agerian uzteko asmoan.