ELA Jaurlaritzaren eta Aldundien aurrekontuetan izango den 823 milioiko murrizketaren aurka
Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak kargu hartu die bileran izan ziren indar politikoei -EAJ, Bildu, PSE eta PP-, hauteskunde autonomikoak igaro eta berehala euretako batek ere ez baitu 2013ko diru-sarreren aurreikuspena zalantzan jarri; horrela, esan du sindikatuko arduradunak, egungo zerga-politika atzerakoia aldatzeko aukera baztertzen da.
Politika sozialeko arduraduna den Mikel Novalek, berriz, erakundeetako agintariei berriro exijitu die ez dezatela ontzat eman Madrilen erabakitzen diren aurrekontu-mugarik, ezta murrizketarik ere.
Azkenik, ELAko bi arduradunek nabarmendu dute borondate politikorik ez dagoela bestelako zerga-politika bat egiteko eta elite ekonomikoei aurre egiteko; hauen mesedetan izaten dira iruzurrarekiko utzikeria eta errenta altuei zein kapitalei ezartzen zaizkien zerga-jaitsierak.
Ondoren, Finantzen Euskal Kontseiluak urriaren 23an erabakitako akordioen balorazio osoa jaso dugu.