Zumaiako KORTA, S.A. Enpresan Lan Hitzarmena berria
2013/08/12
51 egunetako grebaren ondoren, Enpresaren zuzendaritzarekin akordio batetara iristea lortu da KORTA, S.A.ko lehenengo Enpresa Hitzarmena adostuz. Akordio hau berretsi egin da langileen asanbladan.
- Hiru urteko iraupena gehi ultraaktibitatea duen hitzarmen honekin Lan Erreforma ez da aplikatuko KORTA enpresan, hain zuzen erreformaren aurkako hainbat xedapen ezarri direlako:
- ultraaktibitatea 2019-01-01 arte
- urteko lanegunaren %10eko malgutasunari ez. Indarrean dagoen Lurraldeko Lan Hitzarmeneko lanegunaren malgutasuna mantentzen da
- Polibalentzia, mugikortasun funtzionala eta geografikoa eta lanbaldintzak aldatzeari baldintzak ezartzen dira
- Deskuelguearen aurkako xedapenak eta baldintzak
- KPIari loturiko erreferentziak soldatetan, iraupeneko urte bakoitzarentzat
- egungo laneguna mantentzen da, bajen osagarriak eta abar
Akordio hau ezinezkoa litzateke langile gehienon adorea eta borrokarako grinagatik izango ez balitz.