Laminaciones Arreguiko langileei elkartasuna adierazteko manifestazio jendetsua Gasteizen

2013/11/12
Laminaciones Arreguiko langileei elkartasuna adierazteko manifestazio jendetsua Gasteizen
Celsa Atlantic –Laminaciones Arreguiko lan batzordeak manifestazioa deitu du gaur eguerdirako Gasteizen; manifestazioa arrakastatsua izan da oso, eta ehunka lagunek hartu dute bertan parte. Manifestazio hasi aurretik lan batzordeko kideek aurreratu dute bilera berri bat eskatuko diotela zuzendaritzari. Euren iritziz abagune egokia izan liteke gatazkari irtenbide bat bilatzeko

Celsa Atlantic – Laminaciones Arreguiko langileek hainbat hilabete daramatzate greban lan hitzarmenaren alde; zentzu honetan, Madrileko Epaitegi Gorenak emandako azken epaiak egoera lardaskatu besterik ez du egiten. Greba hasi zenetik zuzendaritzak 178 langile kaleratu ditu.

Bestalde, datorren larunbaterako, hilak 16, manifestazio berri bat deitu dute Gasteizen. Manifestazioa Martxoaren 3ko Plazatik abiatuko da eguerdiko 12,30etan, bertan oroigarri berria jartzeko egitekoa den ekitaldia amaitu eta gero.