SAPA OPERACIONES (ANDOAIN)

Langileek greba egin dute enpresaren jarrarera “zapaltzailea” salatzeko

Langileek greba egin dute enpresaren jarrarera “zapaltzailea” salatzeko
‘Sapa, horrela ez’ lelopean, enpresaren zuzendaritzaren jarduna kritikatu dute langileek. Azken hilabeteotan enpresak langileen gaineko presioa areagotu du, diziplina neurri ugari ezarri ditu eta horrek lan giroa nabarmen okertu du, ELAk azaldu duenez

Besteak beste, enpresa langileen gaineko kontrola handitzen ari da, eta lan erritmoak bizkortzera bideratutako neurriak ezartzen ari da, besteak beste, polibalentzia. Horrez gain, hainbat diziplina zigor aplikatu direla eta horrel langileen artean beldurra eta tentsioa sortu dituela adierazi du ELAk.

Mobilizazioaren bidez, zuzendaritzari bere jarrera aldatzeko eskatu diote eta enpresan elkarrizketa eta errespetuan oinarritutako lan-giroa berrezartzea aldarrikatu dute.

ELAk gehiengoa duen Andoaingo enpresak 185 langile inguru ditu, eta ibilgailu militarretarako mugikortasun, propultsio eta energia elektrikoa sortzeko sistemak ekoizten ditu.