Elkarkidetzak diru ekarpenak berreskura ditzala eskatu du ELAk
ELAko ordezkariak Gasteizko Villa Suso Jauregiaren atarian elkarretaratu dira gaur goizean Elkarkidetzako Batzarra ospatzen zen bitartean erakunde publikoek dagozkien ekarpenak egin ditzaten eskatzeko. ELAk salatu du EAJ, EH-Bildu, PSE eta PP alderdien erabakiz BGAE honek (Borondatezko Gizarte Aurreikuspen Erakundea) ez duela aportazio berririk jaso azken aldian.
ELAk salatu du ekarpenak bertan behera uzteko Herri-administrazioen erabakiak erakunde honen etorkizuna arrisku bizian jarri duela.