ELAk lan baldintzak hobetzeko aurreakordioa lortu du
ELAk eta patronalak jarrerak hurbildu dituzte eta Arabako kirol jardueren sektoreko hitzarmen berrirako edukien inguruko aurreakordioa lortu dute, sektoreko hilabeteetako negoziazio eta mobilizazioen ostean.
Urriaren 2ko negoziazio-mahaian lortutako aurreakordioak 2026tik 2030era bitarteko lan- eta soldata-hobekuntzak jasotzen ditu. Besteak beste, lanaldia progresiboki murriztuko da, urtean 1.550 ordura iritsi arte, eta soldatak KPIari lotutako igoerekin eta hitzarmenaren azken urteetan %3,2ko igoerekin eguneratuko dira. Halaber, baimen, opor eta osagarrietan hobekuntzak jasotzen dira.
Neurrien artean, igande eta jaiegunetako plusen igoera progresiboa nabarmentzen da, 2028an %50era iritsi arte, baita ezkontzarako baimenetan eta oporraldietan egun gehiago izatea eta seigarren hirurtekoa sortzea ere.
ELAk nabarmendu du urrian deitutako mobilizazio eta lanuzteek negoziazioa desblokeatzeko erabakigarriak izan direla, hilabeteetan geldirik egon ondoren. Sindikatuak hitzarmena Lan Harremanen Kontseiluan (LHK) behin betiko ixtea espero du, sektoreko lizitazio berriak hasi aurretik.