Mitxel Lakuntza pentsioen erreformaz: "Murrizketa berri baten aurrean gaude"
Lakuntza oso kritiko agertu da duela urtebete egindako lan erreformarekin. Ziurtatu du aldizkako kontratuekin eta kontratu partzialekin erreformak "prekarietatea zuritzen" duela, eta Rajoyren erreformaren alderdi kaltegarrienak indargabetu gabe jarraitzen dutela. LGSri dagokionez, Lakuntzarentzat tamalgarria da euskal erakundeek ezin dutela Hego Euskal Herriko gutxieneko soldata erabaki, eta Madrildik ezartzen dela batez besteko soldataren % 60 baino txikiagoa den sodata, hori bada ere Europako irizpidea. Berez 1.400 euroko gutxieneko soldata ezarri beharko litzateela adierazi du.
Era berean, Lakuntzak defendatu du KPIren araberako soldata igoera, langileen "pobretze prozesua geldiarazteko", eta salatu du patronalak hitzarmenen berritzeak blokeatzen jarraitzen duela.
Elkarrizketa hemen.