Mobilizazioak SANITAS Barakaldo egoitzan lan-baldintzen ultraktibitatea defendatzeko

2014/11/03
ELAk SANITAS enpresaren jokaera salatzen du. Bizkaiko Egoitzen Hitarmena ELArekin Barakaldoko egoitzan bertan sinatu bazuen ere, adostutako eta negoziatutako lan-baldintzak ez dituzte errespetatu nahi.

Sektoreko Hitzarmenean onartututako baldintza sozial eta ekonomikoak gainditzen dituzten hobekuntzak adostu arren, enpresak dio 2015etik aurrera errespetatzeko asmorik ez duela.

Ezin dira kolokan jarri 140tik gorako langileren lan-baldintzak. Hortaz, SANITAS Barakaldok hitzarmenaren ultraktibitatea sinatu behar du.