Nafarroako Administrazioko langileentzako errebindikazioak aurkeztu ditu ELAk

2016/02/15
Nafarroako Administrazioko langileentzako errebindikazioak aurkeztu ditu ELAk
Nafarroako Administrazioko langile laboralen baldintzak negoziatzeko orduan, 2016ko Mahai Orokorrean aurkeztuko dituen errebindikazioak plazaratu ditu ELAk gaur goizean. ELAren iritziz, garai berri honen itxaropenak mobilizazioen eskutik joanen dira sekula baino gehiago, eta bidenabar oroitarazten diogu Gobernuari aldaketa, benetakoa izateko, zerbitzu publikoetan ere antzeman behar dela.

Maiatzeko foru-hauteskundeetan nafar herritarrek eskatu zuten aldaketa politiko-soziala, ELAren ustez, zerbitzu publikoak hobetzean eta lan-baldintzak hobetzean gauzatu behar da.