Muñoz: "sindikalgintzaren sustraietara jo behar dugu"

2011/05/19
Muñoz: "sindikalgintzaren sustraietara jo behar dugu"
Maiatzaren 16tik 19ra bitartean Europako Sindikatuen Konfederazioak bere XII. Kongresua egiten ari da Atenasen,Mobilisinng for Social Europe –Europa Sozialaren alde Mobilizatzen– lelopean. Adolfo Muñoz “Txiki”, ELAko idazkari nagusiak egungo politikak irauli eta gizarte politiken erabateko aldaketa exijituko zuen bere gaurko hitzaldian hitzaldian.

ELAko idazkari nagusiak adierazi du sindikalgintzak ezin diola inolako babesik eman inposatu nahi diguten politika antisozialari eta aberastasuna bidezko eran banatzeko eskatu du. Era honetan, aberastasunaren banaketa injustua, laguntza politikoarekin urte askotan egin den desarautze eta espekulazioaren ondorioa, eta horrek eragin duen kapital metatzea dela, adierazi du. “Berriro kapital pribatuak irabazten du, batik bat kapital finantzario espekulatiboak”.

Bere esanetan, sindikalismoak harrapaketa honi ezin dio babesik eman. Sindikalismoak ez du honetarako bidelagun izan behar. “Ez dago elkarrizketa sozialik, hoberena jota, aldarrikapen bat izan liteke. “Ongizate-estatua eraisteko operazioari ezin zaio babesa eman esanez “elkarrizketa soziala sasoian dago”. Benetan beste zerbait da nagusi, unilateralismoa”, adierazi du.

Bi arazzoi aipatu ditu bere hitzaldian::neurri oso injustuak direlako eta sindikalismoaren irudia zikintzen delako, eta berak ordezkatu behar dituenengan, langile-klasean, erreferentzia izateari uzten diolako. Bere iritziz, este zerbait, enplegua, justicia eta solidaritatea defenditu behar dugu.”Ez dugu soldaten eta eskubide sozialen murrizketaren ardura onartu behar”.

Muñozek menpeko klase politiko bat daukagula, salatu du. “Batak zein besteak kapitalaren menpe jartzen dira eskubide laboral eta sozialen zein soldaten aurkako erasoak egiteko. Enpresa handiak eta banketxeak dira nagusi, gobernu nazionalak eta europar erakundeak menpean baitituzte”.

“Horregatik izan ohi da praxi politikoa beti neoliberala, beren alderdien kalterako bada ere. Hau krisi ekonomikoa ez ezik, politikoa eta demokratikoa ere bada. Katastrofe politikoa da ekonomi- eta gizarte-politikan herritarrek indar politikoen artean bereizi ezinik egotea”.

Egoera honetan, patronala harrotuta dagoela aitortu du. Patronala krisiaz baliatzen da enplegu duinaren ordez lanpostu prekarioak jartzeko, eta prekarietatea finantzatzeko dirulaguntzak eskatzen ditu (baita jaso ere). “Gobernuarengandik nahi duen guztia lortzen ohitu den patronalak ba ote dauka ezer negoziatu beharrik?”, galdetu du

Kapitalismoak baztertu egiten dituela gizartean eta lan munduan orekatzeko izan daitezkeen osagaiak, esan du. “Jo  dezagun guk ere iraganera, mugimendu sindikalaren erroetara! Proposamen alternatiboak gizarteratu behar ditugu, bai baititugu, eta mobilizazio agendak osatu, solidaritatea eta lan duina defenditzeko. Helburua ez dugu horregatik aldatu behar: aberastasunaren banaketa justuagoa”

Bere hitzaldiaren beste tarte batean Europaren eraikuntzaz aritu da. “Itunarekin dumping sozial, fiskal eta laborala legeztatu dute. Europak eredutzat prekarioenak jarri zituen, prekarietate laboral eta soziala eta arlo publikoaren deskapitalizazioa hedatzen duten kasuak, ikuspuntu sozialetik porrot egin dutenak. Ikusmolde zeharo neoliberala ezartzen digute, eta honek merkatuaren aitzakia erabiltzen du oztopo izan daitekeen guztia paretik kentzeko”.