Greba mugagabea Trapagarango Eguneko eta Zaharren Egoitzan

2014/04/24
Greba mugagabea Trapagarango Eguneko eta Zaharren Egoitzan
Trapagarango udala, URGATZI eta CLECE-SELECTIAren kudeaketa negargarria eta gatazka konpontzeko borondate eza salatu nahi dugu.

ELAk, 8 hilabete eta 40 greba egun baino gehiagoren ondoren, Trapagarango Eguneko zentru eta erretiratuen egoitzan bizi den egoerak konpontzera baino okerrera egin duela salatu nahi du. Eguneko zentrua kudeatzeko esleipena CLECE-SELECTIA enpresari eta erretiratuen egoitzaren kudeaketa URGATZI S.L. Enpresari esleitu ondoren, familia, erabiltzaile eta langileak, ematen den zerbitzuaren kalitatearen galera izugarria sufritzen ari dira.

Horren adibide, daukaten material falta: Lehen laguntzarako material falta, ordenagailua, fotokopiagailua...

Zerbitzuak esleitu direnetik, lan zentruetako lan gatazkak gehiagora egin du eta gerturatu baino, urrundu egin dira jarrerak, izan ere, lanaldiak aldatzea eta lanaldia igotzeko proposamenak egin baitituzte. Gainera, azpikontratatuta, baina udalak berak ematen duen zerbitzu bat izanda, azaldu duen utzikeria ere salatu nahi dugu.

Guzti honegatik, gure eskubideen defentsan eta hitzarmen duin eta bermedun baten alde, datorren maiatzaren 5etik aurrera greba mugagabeari ekingo diote bi lan zentru hauetako langileek, lehenago egoera bideratzen ez bada.