Mungiako MESAko langileek hiru aste greban daramatzate
2012/12/13
Enpresa mailako hitzarmenaren defentsan ekin zuten greba mugagabea urriaren 25ean. Euren eskaerak, orain arteko lan baldintzak mantendu eta soldatak KPI igotzean datza.
2011. urteko abenduan iraungi zen Mesa enpresako hitzarmena. Orduz gero langileak enpresarekin adostasunera iristen saiatu dira, helburu nagusitzat orain arteko baldintzak mantentzea izanik. Horretarako, negoziazio kolektiboaren erreformaren edukiak bertan behera uzteko neurriak jasotzen dituen plataforma aukeztu du enpresa batzordeak (ultraktibitatea mantentzea, lan jarduna era erregularrean mantentzea, inaplikazioak ontzat ez hartzea etab). Soldatari dagokionez, KPIaren igoera da eskatzen dena.
Urrian hasi zituzten mobilizazioak eta azaroaren 25ean abiatu zuten greba mugagabea. Mungian kokatutako lantokia geldi dago orduz gero, baina enpresak ez die langileen eskaerak aintzat hartzen.