Elkarretaratzeak eta manifestazioak EAEn eta greba Nafarroan murrizketen aurka
Hainbat eta hainbat elkarretaratze egin dituzte gaur goizean zerbitzu publikoetako langileek murrizketen aurka, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek deituta. Elkarretaratzeak udaletxe, ospitale eta irakaskuntza zentroetan egin dira. Arratsaldean manifestazioak egingo dira Gasteiz, Bilbo eta Donostian. Bestalde, Nafarroako zerbitzu publikoetan deitutako grebak jarraipen zabala izan du .
ELA eta STEE-EILAS sindikatuek deituta honoko manifestazioak egingo dira arratsaldeko 6,30etatik aurrera:
Donostia: Boulevard
Bilbo: Moyua Plaza
Gasteiz: Correos Plaza