Amaitu da Alternatiben Eguna #AlternatibaGara

2015/10/24
Amaitu da Alternatiben Eguna #AlternatibaGara
Arratsaldeko 20:00tan amaiera eman zaio Alternatiben Herria ekimenari. Hemendik eta eguna amaitu arte erromeria eta festa nagusi izango dira Bilboko Areatzan kokatutako karpa nagusian.

Alternatiben Herriaren ordezkariek azpimarratu dutenez, “gaurkoa egun izugarria izan da; horren lekuko dira Bilbon bildutako jendetza eta ekimen guztiek izan duten parte hartze handia”.

Gainera, ekimenaren bozeramaileek azpimarratu dutenez, gaurkoa bestelako eredu sozial eta ekonomiko baten aldeko borrokaren lehen urratsa besterik ez da. Azkenik, eskerrak eman nahi izan diete ekimena babestu duten lagun eta eragile guztiei.

Alternatiben Herria ekimenak egunean zehar gurean eman duena ikusteko klikatu justu testuaren gainean letra berdez dagoen ALTERNATIBEN-HERRIA-2015 esteka