Ingeleseko C1 eskakizuna ez da exijituko, legez kanpokoa izango bailitzateke bere garaian ELAk adierazi zuen bezala
Oposizioen inguruan ELAk aurreko Gobernuak onartutako 134 lanpostuak handitzeko eskatu zion Hezkuntza Departamentuari. Gogoratu behar da 2011. urtetik ez direla oposizioak deitu eta langileriaren %33k behin-behineko kontratua duela. Ingeleseko C1 hizkuntza eskakizuna kendu izana txalotzen du ELAk. Izan ere, ordezkoen zerrendetan dauden hautagaien %3k soilik edukiko luke aukera oposizioetara izena emateko. Horrexegatik ELA bere garaian honen kontra egin zuen; besteak beste hamarka salaketa erregistratuz Arartekoarenean.
Beste erkidegoetatik jendetza etorriko ote den beldurra adierazi zuen kontseilariak. ELAren ustetan horrek ez lituzke oposizioak gelditu beharko.
LOMCE dela eta ausardia eskatzen dio ELAk Hezkuntza Departamentuari eta ahalik eta oztopo gehien jar ditzala bere ezarpenerako. Gobernua sostengatzen duten alderdi guztiak LOMCEren kontra agertu diren heinean, ELAk iritzi horrekin koherente izateko eskatzen die.
PAIren ebaluazio sakona beharrezkoa dela uste du ELAk ere. Programa honek Hezkuntzaren kalitateari zenbaiterainoko kalte egin dion agerian utziko baitu. Arrazoi horregatik hain zuzen ere, ELAk errotik errekurritu du PAI auzitegietan.
Azkenik ere, Mahai Sektorialak langileak ordezkatzen dituen tokia izanik, ELAk Hezkuntza Departamentuari exijitzen dio, aurrekoetan ez bezala, sindikatuen ordezkaritzaren gehiengoa errespetatzeko erabakiak hartzeko garaian.