Bi aste greban Bilboko Arte Ederretako Museoan

2016/06/22
Bi aste greban Bilboko Arte Ederretako Museoan
Bilboko Arte Ederretako langileek prekarietatearen lurperatzea antzestu dute gaur goizean Bizkaiko Aldundiaren aurrean. Izan ere, lanpostuek ez dute inolako egonkortasunik eta subrogazioa ez dago bermatua MANPOWER azpikontratan. Langileok greban dauden pasadan ekainaren 7tik.

Langileek euren lan baldintza kaskarrak salatu nahi izan dituzte Bilbon egindako agerraldian; asko jota azpikontratako honetako behargin batek hilean 880 euro jasotzen ditu. Langile guztiek, bakar batek izan ezik, lanaldi partziala dute, eta ez dute subrogazio eskubidea aitortuta.