Bizkaiko metala
ELAk bere aldarrikapenak aurkeztu ditu bigarren negoziazio bileran
2026/01/14
- Industria eta Eraikuntza
- Industria eta Eraikuntza
- Gernika-Durango
- Eskumaldea
- Bilbo
- Ibaizabal-Nerbioi
- Ezkerraldea-Kadagua
Besteak beste, honako neurriak proposatu ditu: erabateko subrogazioa eta azpikontratazioa eta behin-behinekotasuna mugatzea, benetako soldata igoerak bermatzea (aurreko KPI + % 3,5 eskatzen da) edota urteko lanaldia murriztea.
ELAk bere aldarrikapenak aurkeztu ditu gaur, urtarrilak 14, Bizkaiko Metalaren Hitzarmenaren Negoziazio Batzordearen bigarren bileran. ELAren proposamenak (gehiengoa duen sindikatua da, % 40,66ko ordezkaritzarekin) neurri hauek jasotzen ditu: erabateko subrogazioa eta azpikontratazioa eta behin-behinekotasuna mugatzea; benetako soldata igoerak bermatzea (aurreko KPI + % 3,5 eskatzen da); urteko lanaldia 1.656 ordura murriztea; eta genero diskriminazioa ezabatzea, sektorean benetako berdintasunean aurrera egiteko neurri espezifikoak zeharka txertatuz.
Sindikatuak negoziazioari aurre egin nahi dio Bizkaiko metalgintzako langileen lan baldintzak eta bizi baldintzak nabarmen hobetzeko eta sektorearen prekaritatearekin amaitzeko.