Otsailaren 9rako deitutako lau ordutako greba eskaria egin da
ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek otsailaren 9rako zerbitzu publikoko murrizketen aurka deitutako lau ordutako lanuztearen eskaria aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan.
.
ELA-Gizalaneko idazkari nagusi Igor Eizagirrek aurreratu du datozen egunotan ehunka batzar egingo direla. Era berean, etziko -urtarrilak 26- manifestazioetan parte hartzera deitu du.