Gune plataformak deituta Eusko Jaurlaritzaren aurrean amaitu da pobrezia salatzeko egin den giza katea

2014/02/14
Gune plataformak deituta  Eusko Jaurlaritzaren aurrean amaitu da pobrezia salatzeko egin den giza katea
Ehunka pertsonak parte hartu du gaur goizean Bilbon sindikatu eta eragile sozialek "Nos arrastran a la pobreza y a la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" lemapean deitu duten giza katean. Martxoaren 3an protesta ekintza egingo da Bilbon, egun horretan antolatu den ekonomia foroaren bueltan.

Gurean gero eta larriagoa eta handiagoa den arazo baten aurka borrokatzea: pobrezia. Hori da otsailean eta martxaoan zehar Gune plataforma osatzen duten sindikatu eta eragileek antolatu dituzten protesten helburua.