ELAk bere militanteei dei egiten die Sortu-ren legalizazioaren aldeko manifestazioan parte hartzera

2011/02/15
ELAk babesa eman dio legalizazioaren alde otsailaren 19rako Bilbon izango den manifestazio deialdiari.

ELA bat dator legalizazioaren exijentzia parte hartze politikorako eskubidearen adierazpide dela; hain zuzen, eskubide hau ez zuketen inoiz urratu beharko.  Horregatik, ELAk Espainiako gobernuari eskatzen dio arduraz joka dezala eta bide eman diezaiola hauteskunde-lehian parte hartzeko zilegizko eskubidea duen sektore politiko bati, beste indarrek dituzten baldintza berdinetan.

Azkenik, ELAk bere militanteei eta euskal gizarte guztiari dei egiten die larunbat honetako manifestazioan parte har dezaten.