Gure Esku Dagok antolatutako mosaikoan parte hartzera deitu du ELAk
2014/10/30
Gure Esku Dago plataformak mosaiko erraldoia osatzeko deialdia luzatu du azaroaren 8rako Donostiako Zurriola hondartzan, 11,00etatik 13,00etara. Irudi indartsua emateaz gain, Kataluniarekin elkartasuna erakutsi beharra dago eta, bide batez, erabakitze eskubidearen alde gure bide orri propioari bultzada eman. ELAk bat egiten du ekimen honekin eta bere militante eta afiliatuak deitzen ditu ekitaldian bertan parte hartzera.
Erraza da oso mosaikoan parte hartzea. Hori bai, kontutan eduki behar da antolakuntzari lanak erraztu aldera ezinbestekoa aldez aurretik izena ematea eta parte hartzeko aukera ematen duen txartela eskuratzea. Txartel hori Zurriolan aurkeztu beharko da. Bi bide daude mosaikoan izena emateko: lehena Euskal Herri osoan zehar zabalduta dauden Gure Esku Dago dinamikako batzordeetako batean txartela erostea; bigarrena dinamika honen web atalean izena ematea. (http://gureeskudago.net/eu).