Nafarroako gobernuak aurreratutako neurriak ez ditu onartuko ELAk
Hasteko, Gobernuak sindikatuekin negoziatu nahi ditu gaurko lau neurrien osagarri diren beste murrizketa batzuk:: 1) lau erretirotik bat ez ordezkatzea (epe luzera, langile publikoen plantilla ehuneko 25 murriztuko liteke; 2) oraindik gehiago -% 15 oraingoan- mediku arrazoiengatik ematen diren bajen ordezkapena murriztea, 3) Administrazioko ordu extrak % 25 murriztea, eta 4) Osasunbideako emankortasun osagarria erdira murriztea.
Eraso hau bota ostean, Nafarroako Gobernuak 15 egunetako ultimatuma luzatu die sindikatuei beste hamar neurri nola gauzatu eztabaidatzeko. Inongo seriotasunik gabe 25 milioi aurreztuko dituela dio Gobernuak. Murrizketa multzo honen artean bereziki deigarriak hurrengoak dira: Enplegu Publiko Eskaintza guztiak suntsitzea, hau da, are gehiago murriztea langile publikoen kopurua. ELAri hurrengo galdera dabilkio: zer da negoziatu ahal dena? Gainera, beste neurrien artean Osasunbideak eskaintzen ez dituen prestazioetarako gaixo daudenen dirulaguntzetara zuzentzen diren 2,5 milioi kendu nahi dira; familia laguntza eten nahi da; eta larriena, gaixotasun zein istripu kasuan ez da % 100 kobratuko (hirugarren eguna bitarte, erdia kobratuko delarik).
Bestetik, murrizketak justifikatzeko guztiz hipokrita den saiakera batean, Gobernuko goi mailako karguen sakrifizioa aipatzen du Gobernuak. Haiek dituzten hainbat abantaila bertan behera utziko dira (200.000 euro osotara).
ELArentzat, langileria gastua gutxitzea helburu omen duten neurri hauek onartezinak dira. Hasteko, ELAk gogorarazi bahi du berriki Yolanda Barcinak, Roberto Jimenezek eta gainontzeko kontseilariek haien soldatak igo dituztela (23.178€, 16.135€ y 9.759€ bakoitzarentzat). Igoera honek zuzenean eragiten dio I. Kapituluari. Iragarritako neurri hauei hurrengoak deitu behar zaizkio: 2010, 2011 eta 2012 urtetako soldata murrizketa eta izozteak; ospitaletako sukaldeen pribatizazioa; 250 irakasleren kaleratzea; enplegua egonkortzeari ezetz esatea; liburutegien itxiera; langile publikoen formakuntzako murrizketak; ikastetxeetako 80 garbitzaileen kaleratzea, Tutera eta Lizarrako laborategien suntsiketa…...
Neoliberalen dotrinaren aitzindari bihurtzen da Nafarroako Gobernua giza eskubideen murrizketei dagokienez. ELAk alternatiba dagoela uste du. Horregatik, politika publikoak alda daitezela eskatu dugu; baita justuago den fiskalitatea posible egingo duten zerga politikak ere. Ondorioz, ELAk Nafarroako Gobernuari exijitzen dio iragarritako neurri guztiak bertan behera utz ditzala. ELAk ez du murrizketarik onartuko eta ez du hauei estaldura emango dien negoziazioetan parte hartuko. Azkenik, ELAk langile publiko guztiak mobiliza daitezen deitzen ditu eta horretarako bideak jarriko ditu.