Lan sindikalaren kriminalizazioren salaketzeko elkarretaratzea egin da Bilbon
2013/01/10
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek 2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorrean identifikatutako 18 lagunen aurkako salaketa bertan behera uztea exijitu dute. Fiskalak pikete informatiboa osatzen zuten 18 lagunen aurka 3 urte eta 9 hilebeteko kartzela zigorra eskatu du. Inputatuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin da gaur goizean Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean.