Benito Menni - Elizondo
Gaur hasi da Benito Menniko langileen martxa Elizondotik Iruñera
Ostiral honetan harrera egingo zaie Nafarroako Parlamentuaren parean. 100 greba egun baino gehiago egingo dituzte salatzeko enpresak, Hermanas Hospitalarias Fundazioak, irabaziak handitzeko politika berari eusten diola, erabiltzaileek jasotzen duten zerbitzuaren kalitatearen eta lan baldintzen kontura, eta Nafarroako Gobernuak ez duela bere gain hartzen diru publikoz sostengatzen duen zerbitzuaren ardura.
Elizondoko Benito Menni zentroko langileek, Hermanas Hospitalarias Fundazioak kudeatua eta Nafarroako Gobernuak diru publikoz sostengatzen duena, gaur hasi dute martxa Iruñerantz, zentroko eraikinetako bat ixtea, kaleratzeak eta erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzuaren okertzea salatzeko.
Langileek 100 greba egun baino gehiago egingo dituzte, enpresak bere irabazi ekonomikoak lehenesten dituela salatzeko, arreta kalitatearen eta beren lan baldintzen kaltetan, eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote zerbitzu publiko honen ardura bere gain hartzeko.
Martxa ostiral honetan amaituko da, abenduaren 12an, 11:00etan, Nafarroako Parlamentuaren aurrean egingo den harrerarekin, 100. greba egunean.