Herritarren mobilizazioa gakoa izan da Luhuson atxilotutako pertsonen askatzean

2016/12/20
Herritarren mobilizazioa gakoa izan da Luhuson atxilotutako pertsonen askatzean
ELAk bere poza agertu nahi du iragan ostiralean Iparralden atxilotutako bost lagunen askatzea dela-eta. Pertsona hauek, estatuek uko egiten dioten armagabetze bat aurrera eramatea laguntzen zutenak, inoiz ez ziren atxilotuak izan behar.

ELAk balore eman nahi dio esparru ezberdinetan –gizartea, sindikatuak, politikoak, hautetsiak... –garatu den mobilizazioari. Mobilizazio hori gabe ezin izango litzateke agerian utzi bost pertsona horien inguruan -bakearen artisauak- Frantziako gobernuak hartu duen kriminalizazio politika. Azken honek Espainiako gobernuaren agenda bere egitearen ondorio dira atxiloketak.

ELAk, atzoko egunez Iparraldeko hautetsiek egin zuten bezala, Espainiako eta Frantziako estatuei exijitzen die luzapenik gabe armagabetze ordenatu, kontrolatu, seguru eta garden bati ekin diezaiotela.