Muñoz “ Ezinbestekoa da gizartea martxan jartzea”
“Era honetako aukeraz baliatzeko gai baldin bagara, beta izango dugu bere erabakiak hartuko dituen Euskal Herria subjektu politikoa bihurtzeko. Azpimarratu behar da honek duen esanahi demokratikoa”, adierazi du.
Era honetan, aitortu du “Estatuek agertzen duten jarrera antidemokratikoa aukera ezin aproposagoa bihur daiteke gure estrategian asmatzen baldin badugu”.
Muñozek adierazi du “gaurkoan jaia eta errebindikazioa uztartu direla, eta ELAk zoriondu nahi ditu ekintza honetan parte hartu duten guztiak eta, bereziki, gure gizarteko jende eta elkarte ezberdinak batzeko kapazak izan diren ekintza sustatzaileak.
Azkenik, une honetan Madril edo Parisera begiratu beharrean Euskal Herrian jarri behar ditugula begiak esan du. “Sinetsirik gaude gizartearen mobilizaziorik gabe, jendearen ilusiorik eta egitasmo partekatu eta justizia sozialik gabe, euskal gizartearen esku-hartze maila helburu demokratiko honetan exkaxa izango zela.
Muñozen hitzetan “gizartearen mobilizazioa ezinbestekoa da politikan eragina izateko. Izan ere, politika guztion artean egiten dugu”.