ELAk kukutza ixtea salatu du
2011/09/21
ELAren Bilboko eskualde-batzak bat egin du KUKUTZA mantentzeko da-goen mobilizazio sozialarekin, eta gaur arratsalderako deitu den manifestazio deialdiari atxiki zaio.
Halaber, sindikatu honek kritika egin dio Ertzaintzari, bere esku-hartzea neurrigabea izan baita.
ELAk uste du kultur-ekimen herrikoi, sozial eta autogestionatuak gizarteen osasun demokratikorako ezinbesteko aktibo bat direla, alternatiba progresista ematen baitiete erakundeen eskema estandarizatuei.
Bilboko Udalaren jokabide salatu beharrean gaude berriro, izan ere, ez baitu bere ardura politikoa aintzat hartu, eta ez da saiatu hain errotuta dagoen mugimendu kultural eta sozial batek iraun dezan irtenbide egoki bat bilatzen. Ai-tzitik, bere ardura hirigintza-arautegian ezkutatu baino ez du egin, eta honek partikular baten interes espekulatiboak babesten ditu.