ELAk ez du sinatuko Arabako Metalean SEA, UGT eta CCOOk adostutako aurreakordioa
2015/09/15
ELAk gogoarazi du aurreakordio honek ez dituela jasotzen Rajoyren gobernuak onartutako lan erreformari aurre egiteko klausulak, ezta langile azpikontratatuentzako subrogazioa ere.
Uztailean egindako negoziazio-mahaiaren bileran adierazi zuen bezala, ELArentzat onartezina da SEA patronalak eta UGT eta CCOO sindikatuek hobetsitako akordioa. ELAren ustez astakeria da bi sindikatu horiek patronalarekin adostutakoa, lan baldintzak okertu eta berauen aplikaziorako bermerik ez jartzeaz gain, langileen ordezkaritza errespetatu gabe lorturiko aurreakordioa delako; UGTk %18,2ko ordezkaritza du eta CCOOk %12,63koa; hortaz, bien artean sektoreko beharginen %30 eskas ordezkatzen dute.
ELAk gogoarazi du aurreakordio honek ez dituela jasotzen Rajoyren gobernuak onartutako lan erreformari aurre egiteko klausulak, ezta langile azpikontratatuentzako subrogazioa ere.