Astebete greban Bizkaiko gasolindegietan

2012/12/28
Astebete greban Bizkaiko gasolindegietan
Abenduaren 20an greba mugagabea hasi zen Bizkaiko gasolindegietan. ELAk –LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuekin batera– deitutako greba honen helburua zera da: hitzarmen duin bat sinatzea eta akordioan sinatzen dena errespetatzea, lan erreformaren aplikazioa bertan behera utzirik. Grebalariek manifestazioa egin dute gaur Bilbon.

 

ELAk gogor salatu nahi du patronalaren jarrera. Orain arte ez dute egin egoera konpontzeko inolako ahaleginik. Patronalak lan erreforma baliatu nahi du estatu mailako hitzarmena aplikatu ahal izateko; helburu hori lortuko balu langileen lan-baldintzak nabarmen okertuko lirateke.