Erandioko polizia-etxea zaintzen duten langileek greba mugagabea hasiko dute

2005/10/25

Erandioko polizia-etxearen zainketa egiten duten PROSEGUR enpresako langileek greba mugagabea hasiko dute datorren azaroaren 7tik aurrera. Grebaren helburua soldaten parekatzea da. PROSEGUR enpresako langileek garbiketaz arduratzen diren lagunek berriki sinatutako hitzarmenarekin parekatzea eskatzen dute euren hitzarmena. Hitzarmen hori mantentze-lanetako langileek dutena ere bada.