Hauteskunde zerrenden baliogabetzea bidegabekeri antidemokratikoa da

2007/05/07
ELAren batzorde nazionalaren ustez Auzitegi Gorenak hainbat hautes zerrenda baliogabetzeko hartu duen erabakia demokraziaren oinarrizko printzipioei erasotzen die. Izan ere, euren eskubide sozial eta politikoen jabe diren herritarrrei erabakitzeko eta hautatuak izateko duten eskubidea ukatzen zaie.

ELAren ustez, horrelako erabakiek milaka herritarrei eragiten dienean, bidegabekeri antidemokratikoak hauteskunde prozesu beraren zilegitasun demokratikoa auzitan jartzen du. "Parte hartze politikoaren oinarrizko eskubidea ezin da abagune edo komenentzien arabera egon".

ELAren batzorde nazionalaren arabera, Rodríguez Zapateroren gobernua demokraziaren aurka doan lege batez baliatu da beste behin, alderdien legeaz hain zuzen. Erabaki honekin Zapatero sektore polítiko baten aurkako presioa muturreraino eramaten saiatu da, eta, era berean, Alderdi Popularretik eta baita PSOEtik ere entzuten ziren zenbait ahots ase nahi izan ditu. "Gutxietsi edo hutsaldu ezin daitekeen eraso larri baten aurrean gaude. Era berean, ez da onargarria euren eskubideak zapaldu zaizkien lagunek ustez lortu ditzaketen abaintailetaz aritzea".

Azkenik, ELAren ustez ezinbestekoa da azpimarratzea herritarren zati bati erakundeetatik kanpo uzteak erakunde horien funtzionamendu bera desitxuratzen duela. Gainera, egoera politikoaren anormaltasuna sakondu eta beharrezkoak diren elkarrizketa polítikoen prozesuak zailtzen ditu.