'Asko dago jokoan!' leloa kalera atera du ELAk

2021/11/11
'Asko dago jokoan!' leloa kalera atera du ELAk
Pentsio eta lan erreforma indargabetzeko mezuez bete ditu kaleak ELAk, 'Asko dago jokoan! Pentsioetan murrizketarik ez! Lan erreforma indargabetu!' lelodun kartelak ipiniz.

 

Izan ere, premiazkoa da presioa handitzea lan erreforma indargabetzeko eta Madrilen negoziatzen ari diren pentsioen murrizketak geldiarazteko. ELA ziur baita erreforma horiek baldintzatu litezkeela. Zergatik? EAJ, EH Bildu eta Podemosen botoak ezinbestekoak direlako Sanchezen Gobernuak gehiengoa izan dezan erreformak onartzeko.

Horregatik, ELAk mobilizaziorako deia egin du Euskal Herrian, bertako alderdiek erabakitzeko gaitasuna dutelako eta Kongresuan egingo dutena funtsezkoa izango delako. Konpromisoa hartu behar dute lan erreforma indargabetzeko eta botoekin pentsioetan murrizketak saihesteko.

Hori dela eta, kartelen bidez hasi da mezua hedatzen, honako leloa ere ardatz: Ez gaitzazue Madrilen saldu!