Estatuko Administrazio Orokorraren plantillaren %30 galdu da urtebetean Nafarroan

2020/10/30
Estatuko Administrazio Orokorraren plantillaren %30 galdu da urtebetean Nafarroan
Zerbitzu publikoaren kalitateak gero eta okerragoa dela ikusita, kudeaketa Nafarroako Administrazioari transferitzeko eskatzen du ELAk

Azken urte eta hamarkadetako politika neoliberalek Administrazio Publikoa pixkanaka desegitea dakarte, eta horrek zerbitzu publiko okerragoa eta lan-baldintza okerragoak eragiten ditu.

Estatuko Administrazio Orokorraren (EAO) zerbitzu publikoaren kalitateak Nafarroan okerrera egin duela erakusten dute honako hauek:

  • Nafarroan, EAOk plantillaren % 30 galdu du 2019tik 2020ra, birjarpen-tasa aplikatu ez delako.
  • Doneztebeko Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroa (CAISS) egunero irekitzetik astean 2 egunez irekitzera pasa zen, baina aurten, konfinamenduaren ondoren, ez da bulegoa berriz ireki. Hori dela eta, zonaldeko biztanleek Iruñera joan behar dute beharrezko kudeaketak egiteko.

Zerbitzu publikoaren eta lan-baldintzen kalitateak okerrera egin duela ikusita, ELAk EAOren jardueraren kudeaketa Nafarroara transferitzeko eskatzen du.

Era berean, transferentzia hori eraginkorra ez den bitartean Doneztebeko bulegoan aurrez aurreko arreta berehala berrezartzeko eskatzen dio ELAk Gobernuari.

Administrazioak kalitatezko zerbitzu publikoa emateko behar adina baliabide jarriko dituela bermatu beharra du.