Bizkaiko Arte Grafikoetako sektorea
Greban, hitzarmen duin baten alde
2026/03/18
Bizkaiko Arte Grafikoetako langileek greba hasi dute ELA, LAB eta UGT sindikatuek deituta, hitzarmen duin baten alde. Lanuzteak apirilaren 1era arte luzatuko dira lanegun guztietan.
ELA, LAB eta UGT sindikatuek grebak deitu dituzte Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean apirilaren 1era arte, hitzarmen duin bat eskatzeko. Martxoaren 18ko lehen egunak jarraipen handia izan du, Derion piketeekin eta Bilbon manifestazioarekin, Cebeken egoitzaren aurrean amaituta.
Sindikatuen arabera, patronalak hitzarmena berritzeari uko egiten dio eta soldata-igoera mugatuekin luzapena inposatu nahi du. 2024an 12 greba egun egin ondoren, sektoreak mobilizazioei berrekin die eta borrokan jarraituko du akordio duin bat lortu arte.
Greba deialdiak martxoaren 20an, 23an, 24an, 25ean, 26an, 27an, 30ean, 31n eta apirilaren 1eann jarraituko du.
