Murrizketen aurkako elkarretaratzea Gasteizen
Ehunka langile —Arabako Foru Aldundikoak, Gasteizko Udalekoak, foru-erakundeetakoak eta administrazio horiekin loturiko enpresa publiko eta pribatuetakoak— elkarretaratu ziren 2012ko uztailaren 31n PPren egoitzaren aurrean.
Elkarretaratzearen xedea Madrildik ezarritako murrizketak ez betetzea eskatzea zen.
Aipaturiko langileez gain, beste enpresa batzuetako langileak ere batu ziren elkarretaratzera, nork bere eskakizunekin: Laminaciones Arregui-ko langileak, greba mugagabean jarraitzen baitute; eta Gasteizko Aireportuko langileak, horiek ere gatazkan kaleratzeak iragarri baitituzte.