ELAk parte hartuko du Erorien Monumentua eraisteko kontzentrazioan
ELAk bat egiten du Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko Elkarte Memorialistek deitutako elkarretaratzearekin.
PSNk, EHBilduk eta Geroa Baik eraispenaren alternatiba gisa 'erresignifikazioa' inposatu dute, baina horrek ez du biktimen erreparaziorako eskubidea bermatzen. Gainera, giza eskubideei eta desagertutako pertsonei buruzko nazioarteko legediaren aurkakoa da.
Faxisten gorespenaren sinboloa mantentzeak, bere hilobi-balio historikoagatik, biktimen egia eta justiziarako eskubidea urratzen du, memoria desitxuratzen baitu. Memoria ez dago sinbolo frankistetan, biktimetan baizik, alegia.
Iruñeko Udalak herritarren parte-hartzea bere nortasun-ikurra dela esaten badu, hori frogatzeko urratsak eman behar ditu, 'erresignifikazioa' alde batera utzi eta monumentuari buruzko erabaki-prozesuarekin hasi, biktimak eta herri-interesen defentsarekin konprometitutako gizarte-kolektiboak kontuan hartuta.
Nafarroako gizarte osoari dagokio norabide egokian bultzatzea eta faxismoaren korronte zuritzaileei aurre egitea.
Horregatik, hilaren 14an, 12etan, kontzentrazioa egingo da, Udaletxeko plazan:
Erorien Monumentua eraitsi orain!
Deitzaileak: ELA, CCOO, ESK, CGT, CNT, Solidari, Steilas
Mugarik gabe, Zabaldi, Sare Antifaxista, Lunes Lilas, Gerezi Lilas.
Iruñerriko Mugimendu Sozialista, Koordinadora Jardun, Haritu.