XIII. Kongresu Konfederala 2013ko urtarrilaren 23an eta 24an izango da
2012/06/06
Ekainaren 5ean ELAren Nazio Batzordea –Kongresuen arteko organo gorena– Bilbon bildu zen. Bileran, beste hainbat gairen artean, XIII. Kongresu Konfederala 2013ko urtarrilaren 23tik 24ra egitea adostu zen; Kongresua Bilboko Euskalduna Jauregian izango da.
Nazio Batzordeak onartu zuenez hiru izango dira Kongresuaren ardatz nagusiak: Batzorde Eragilearen txostenaren aurkezpena, hurrengo urteetarako programaren eztabaida eta onarpena eta Batzorde Eragile berriaren hautaketa.
Dagoeneko hasi dira sindikatuko militantziak eztabaidatuko duen ponentziaren zirriborroa lantzeko lanak; Kongresura joango diren ordezkariek ponentzia horren inguruan bozkatu beharko dute.