ELAk Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbidean behin-behineko kontratazio akordio sinatu du
ELAk NOZ-Osasunbidean behin-behineko kontratazio akordioa sinatu du LAB, UGT, CCOO eta Afapnarekin batera, aurreko akordioa, SMNk soilik sinatua, asko hobetzen duena. Akordioaz gain, ELAk akordio honetara iristeko prozesua ere ongi baloratzen dy, lan-taldeak hilabeteetan zehar egindako negoziazioari esker lortu baita; egun, Mahai Orokorrean existitzen ez den negoziazioari esker, hain zuzen.
Sinatutako akordioak kontratzioaren kudeaketa asko arintzen du eta EPEa izango da oinarrizko bitartekoa kontratazio zerrenda osatzeko. Langileen lan-baldintzen hobekuntzen artean, azpimarratu nahi dugu alde batetik, kontratazio bati uko egiteko justifikatutako arrazoiak gehitu egin direla, eta bestetik, lan-jardunaren herena edo herena baino txikiagoa den lanpostu bat onartzen ez dutenak ez dutela zigorrik izango; hau guztia prekarietatearen aurkako urrats garrantzitsua da.
Destacamos que este nuevo acuerdo dota de la apertura de listas en tres supuestos: falta de profesionales de una determinada categoría, nuevas titulaciones, o la creación de nuevos puestos.
Akordio berri honek hiru egoeretan aukera ematen du zerenden irekierarako: maila batean profesionalen falta egotea, titulazio berriak agertzea, eta lanpostu berriak sortzea.