Grebak aurrera jarraitzen du Andoaingo San Juan egoitzan

2006/12/01
Azaroaren 30ean 6 hilabete bete dira grebaren hasi zenetik Andoaingo San Juan zahar egoitzan. Langileek egiten ari ziren mobilizazioak eten bazituzten ere, akordio batetara iristeko giro hobe bat izate aldera, Udalak uko egiten dio inolako negoziaketa izateari, eta ez du inolako ahaleginik egin egoitzako lagunek merezi duten zerbitzua jasotzeko. Guzti horrengatik, langileek greban jarraitzea eta mobilizazioak berriz hastea erabaki dute.
Hau da ELA-Gizalanek prestatu duen dokumentua