Mesa enpresako langileek mobilizazioetara jo dute lan hitzarmenaren alde

2012/11/08
Mesa enpresako langileek mobilizazioetara jo dute lan hitzarmenaren alde
Mungiako Manufacturas Electricas S.A. (MESA) enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Iberdrola dorrearen aurrean hitzarmenaren alde. Urriaren 5etik astero ordubeteko lanuzteak egiten ari dira langileak.

 

350 lagun inguru aritzen dira Scheneider Electric multinazional frantziarraren taldekoa den enpresa honetan. Iberdrola dorrean aurrean egin dute gaur elkarretaratzea. Izan ere, bertan du du enpresak egoitza.

Ekintza honen bitartez, langileek “Mesa-ko zuzendaritzak negoziazio kolektiboaren inguruan indarrean jarri duten blokeo estrategia salatu dute.

 

Nahiz eta langileen ordezkaritzak 2011ko Abenduan iraungi zen hitzarmen kolektiboaren negoziaziorako borondate argia erakutsi, enpresak uko egiten dio behin eta berriz eztabaida bat irekitzeari bere edukien gainean.

Azkenengo lan erreformak eskura jarri dion tresna apartarekin, enpresak erabat argi dauka hitzarmen kolektiboak iraungitze data daukala. 2013ko Uztailaren 7a hain zuzen ere. Eta arrazoi horregaitik ez du inolako interesik hitzarmen hori berritzeko, alderantziz, hiltzen utzi nahi du.

Egoera honek helburu zehatz bat dauka langileen batzordearen iritziz, soldatak murriztu, lanegunak luzatu eta, orokorrean, bizi eta lan baldintzak okerrera eraman. Gainera gehigarri batekin, hau gertatzen dela etekin haundiak dituen enpresa batetan eta empresa honek, era berean, Grupo Schneider multinazional indartsuaren partea delarik.

Langileen batzordeak, eta Mesa-ko langilego osoaren elkartasuna bitarteko, hilabetetako blokeo egoeraren ondoren asanbladan erabaki dute mobilizazioak hastea negoziaziorako bideak agortuta daudelarik