Azken hamarkadan Nafarroan 150 pertsona baino gehiago hil dira lan-istripuetan, aurten 8 dira hildakoak

2020/11/13
Azken hamarkadan Nafarroan 150 pertsona baino gehiago hil dira lan-istripuetan, aurten 8 dira hildakoak
Gaur goizean ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuek CEN patronalaren egoitzaren aurrean bukatu den manifestazioa egin dute prekarietateak hil eta gaixotu egiten duela salatzeko. Lan-istripuak saihestu daitezke prebentzioan behar beste inbertitu eta beharrezko neurriak hartuz gero.