EATON, Trapagarango garbitzaileak eta TMB Arraiz greban
2016/05/03
EATON, Trapagarango kale garbiketa eta TMB Arraizeko grebalariek elkarrekin egin dute manifestazioa gaur Bilbon. Hiru enpresetako langileek, arazo ezberdinak izan arren, indarrak batu dituzte protesta egiteko orduan. Guztira 250 langile inguru daude greban hiru enpresa hauetan.