ELAk Kataluniako erreferendumaren 5. urteurrenean parte hartuko du
2022/09/30
ELAren ordezkari batzuk joango dira Bartzelonara bihar, urriaren 1ean, 2017ko erreferendumaren 5. urteurrenaren manifestazioan eta beste ekitaldietan parte hartzeko. Egun hauetan, ELAko ordezkariak bilduko dira hango eragile poltiko, sindikal eta sozialekin.
ELAk hasieratik txalotu du Kataluniako arduradun politikoek erakutsi duten ausardia politikoa, eta bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko herriak egindako bide eredugarria goraipatu ere.
Catalunya aurrera, endavant!