ELAk dio Nafarroako Gobernuak kendutako aparteko lansaria 2016an ordaintzeko konpromisoari eutsi behar diola

2015/12/22
ELAk bere jarrerari eutsi dio gaurko Mahai Orokorreko saioan, eta Nafarroako Gobernuari argi utzi dio 2012an kendutako aparteko lansaria 2016. urtean itzuli behar duela. Gogoratuko denez, pasa den irailean Nafarroako Gobernuak iragarri zuen aparteko lansari osoa itzuliko zuela 2016ko lehen hilabeteotan, baina gero atzera egin du.

ELAk gogora ekarri du udal askoren eta Parlamentuaren langileek euren aparteko lansaria kobratuta daukatela, eta gainerako langile publikoek arrazoi berbera daukatela 2012aninposaturiko neurria zuzentzeko.

Honekin batera, Barne saileko kontseilariak errepikatu du datorren urterako soldataren igoera %1koa izango dela, Madrileko PPk egindako proposamena segituz. ELAk erantzun dio soldataren igoera eta gainerako baldintzak negoziazio kolektiboaren aferak direla, eta Nafarroako Mahai Orokorrean eztabaidatu behar direla, Madriletik datozen aginduei muzin eginez. Hau da, aparteko lansaria urratutako eskubidea da, eta derrigorrez berreskuratu behar dela, baina negoziazio kolektiboaren aferak irekita egon behar direla.

Gauzak horrela, ELAk Gobernuari bere proposamena luzatuko dio, urte hauetan galdutako eroste ahalmena berreskuratze aldera.
Bestalde, ELAk ontzat jotzen du 65 urtetan jarritako erretretaren neurria, lan banaketaren aldekoa delako. Gainera, erretretaren adina aurreratu beharko litzateke, langile publikoentzako errelebokontratuak indarrean jarriz, besteak beste.
Atzoko Mahai Orokorreko saioa Irakaskuntzako Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruz informazioa jaso genuen. Jakina zenez, irizpide teknikoak eta langileria finkatzeko aginduabetetzen dira, baina lanpostuaren kopurua behar den baino txikiagoa da (800 irakasle postuak desagertu egin dira azken urteetan).

Dena den, EPEa zuzentzeko urratsak ematerakoan, kopuru hori handitzeko izan beharko lukete, eta ez murrizteko, CCOO-k defendatu duen bezala, langileen aurkako jarrera erakutsiz (euskarazko 145 plaza kentzea aldarrikatu du).