ELAk 2012an kendutako aparteko ordainsaria itzul dezala exigitzen dio Eusko Legebiltzarrari
Eusko Jaurlaritzak 2013 aparteko ordainsariak nahi ala ez aurreratzeko lege-egitasmoa bidali du Eusko Legebiltzarrera, ostiralean neurri honen bozketa emango delarik.
ELAk testu alternatibo bat bidali die talde parlamentarioei 2012an ordaindu ez duten diru-kopurua konpentsatzea exijituz. Langileek urte guztian zehar lan egiteko bere betebeharra bete duten neurri berean Eusko Jaurlaritzari ordaintzeko bere obligazio osoa bete dezala exijitzen dugu. Hau egin ezean bi urte eta erditan %20ko eros-ahalmenaren galera kontsolidatu egingo da.
Era berean, aparteko ordainsariak aurreratzeko neurria langileen ordezkaritzarekin negoziatzeko duten betebehar legala eman gabe egin dela salatu nahi dugu, hau da, enplegatu publikoek aurrerapen hori ematea nahi duten ala ez jakin gabe. ELArentzat oso larria da lan-baldintzei buruz Eusko Jaurlaritza berriak hartutako lehen erabakia negoziatu gabe eman izana.
Neurri honen nahitaezkoa austeritate hutsa da, ezin da albo batera utzi 2013an inbasio berri baten bitartez Espainiako Gobernuak aparteko ordainsari berri bat kentzea eta Eusko Jaurlaritza berriak neurri hauek betetzeko men egiten duela ikusita datorren urtean hilabeteren batean inolako ordainsaririk ez jasotzeko arriskua dakar.
Berriz ere ELAk euskal klase politikoari Espainiako Gobernuarekiko konfrontazio erreala exijitzen du eta azken urteetan kendutako lan eskubideak bueltatzea eskatzen du kalitatezko zerbitzu publikoak benetan indartu daitezen.
Azkenik, ELAk dei egiten du mobilizaziora, hau izango baita klase politikoak bere politika neoliberalak aldarazteko modu bakara, ordezkatzen omen duten herriagatik eta herriarentzat politikak egiteko.